andoni egana
HITZ ETZANAK

Haizetea

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Natura Trumpak marraztera dedikatu zen herenegun gurean. Asko eta ongi irten zitzaizkion. Zenbat arbola erdi etzanak, adar bat alde batera eta bestea bestera, orri bakoitza autodeterminaturik, zer nahi, huraxe eginez! Zenbat olatu, haizeak bitsak harroturik, aparra kalpar! Hedabideentzat pagotxa. Irudiz eta argazkiz josi zizkiguten albistegi eta egunkarietako hostoak. (Orri deitzea gehitxo litzateke urtero tankera bereko argazkiak dakartzaten paper horiei). Natura fenomenotzat hartzen dugun unetik bihurtzen zaigu albiste.

Fenomeno batzuk naturaltzat hartzen ditugun momentutik, aldiz, mundua okerrera doa. Horrexek eraginda burutu da Madrilen COP25 delako hori, klima larrialdiari buruzko jardunaldi erraldoia. Ez «ez» eta ez «bai». «Baibaina» bat suertatu omen da garaile. Ezer gutxi eraginkortasunari dagokionez. Babesleen artean Iberdrola, Endesa eta enparauak zeudela jakinda, ez da harritzekoa ere. Iraultzaren bat espero zuenak…

Esku banatan begi bat marraztu dute klima aldaketaren larrialdia zinezkoa dela aldarrikatzen dutenek. Begirale, behatzaile, ikuskatzaile… direla gogorarazi nahi diete agintariei. Baina begirik gehienei eragiten dieten begiak -kamerenak- haizete eta uholdeei begira daude jarriak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.