andoni egana
HITZ ETZANAK

Rentatu

2022ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Lau-bost esamolde burumakur eta isil-isilik zeuden herriko plazan. Desplazatuak sentitzen ziren. Ez zitzaien buruan kabitzen noiz eta nola gertatu zen aldaketa. «Modu hobean irtengo zaigu»kbegirada bat luzatu zion «aurrezte aldera» tristeari. Honek, irribarre melankoniatsua «merkeago irtengo zaigu» zozoari. Eta honek… Lur-jota zegoen mendeetan plaza hartako nagusi izan zen esamolde kuadrilla. Autokritika ere egin zuten. Akaso ez ziren uste bezain onak. Ez behintzat uste bezain funtzionalak.Gazteek beste bide bat hartzeko premia sentitu bazuten, zerbaitengatik izango zen. Eurek aski esanindar ez zutelako.

Eta une horretan pasatu zitzaien parean, kokotz gora, harro, iritsi berria: «rentatu» malapartatua. Puztua zetorren, bai baitzekien gaztetxoek bere aldeko apustua egin zutela. «Txinoan afalduko dugu gehiago rentatzen digu eta». «Ez dit rentatzen zurekin bi ordu eztabaidan emateak». Sumatzen zuen betiko esamoldeen bekaitza. Baina ez zitzaion axola. Joango zen plaza hartan integratuz. Ordura arte hala izan zen beti. Hasieran muzin; gero gainetik kendu ezin.

Herri hartako adineko batek aitortu berri zion, gainera, berak «txundituta» gerora ikasi zuela, telebistari begira. Eta «txungatuta» erabiltzen hasteko adina asti izateko esperantza bazuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.