andoni egana
HITZ ETZANAK

Erretxinez

2020ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Paregabea/parregarria. Silaba kopuru bera. Hotsa ere ia berdina. Ez dakit den kasualitatea edo gure hizkuntzak egia handiak adierazteko gaitasun berezkoa duen. Bi kontzeptu mutur banatako horien artean muga fin-fin bat baino ez dagoela esan ohi da. Arteari dagokionez batik bat. Artean, batentzat paregabe dena bestearentzat izan daiteke parregarri...

Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Komunitateko presidenteak pandemiaren biktimak gogoratzeko irudi bat jartzea erabaki zuen. Erabaki eta egin. Víctor Ochoa irudigilearen lan bat da, 208x87x60 zentimetro neurrikoa, brontze, erretxin eta esmalte zuriz egina. Biktimei eta euren familiei eskaini die egileak, eta naufragio honetan gure ontzia gidatu duten heroi horiek guztiak islatzen omen ditu. Ondo...

Baina norbait konturatu da lan hori ez dela egileak birusaren biktimen omenez orain eta propio egina. Egin zuela 2017an. Irudigilearen web-orrian hala azaltzen da. Artelanaren bere azalpena gazteleratik euskarara ekartzen gorriak ikusi ditut. Honelako zerbait da: «Mehatxu zaigun errealitate baten baitan nire ametsen orekari eutsi ezinik, ogibide honen usadioaren bidez denboraz gaindi jo ezinda, antzinako lehengaiak eraldatu eta libreki ekin nion». Ez dakit geratu naizen brontzezko, zuri edo erretxin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.