andoni egana
HITZ ETZANAK

Zoparekin

2022ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Norbaitek burutazio polita izan zuen berripaper honetan zoparen inguruko erreportaje bat prestatzean. Lehen zer zen eta orain zer; kultura bakoitzean duen garrantzia; otorduan jokatzen duen funtzioa... Likidoa izan arren, ertz asko ditu zopak. Otorduen ongietorri, gose haserrearen domatzaile, eltzekada bakarrean bi platera osatzeko premiazko, Mafaldaren etsai... Gauza asko da zopa.

Eta nago, ertz asko ikusi arren, badituela zopak, niretzat behintzat, ezkutukoak diren zoko-mokoak, gure usadioan sustrai sakonak dituztenak.

Aspalditxo ohartu nintzen. Askotan izaten nuen Xebastian Lizaso ondoan otorduetan. Eta zoparekin hastea egokitzen zitzaigunean, aitaren egiten zuen beti. Zainzuriekin, babarrunekin edo barazki-menestra batekin ekiten bagenion, ez zuen aitaren-ik egingo. Zoparekin bakarrik egiten zuen. Eta zoparekin, beti. Behin, galdetu egin nion: «Zergatik zoparekin hastean aitaren egiten duk, eta bestela ez?». Mania bat zela erantzun zidan. «Mania puta bat». Maniak, ohiturak, errutinak eta gainerakoak noizbait eta nonbaitetik sortzen direla pentsatu nuen. Bazituela zopak gure usadioan, orain sumatu ere egiten ez dizkiogun ahalmenak. Arrainekin baino errazago egiten dira mirariak zoparekin. Biderkatzeko, ura du aski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.