andoni egana
HITZ ETZANAK

Txertoa

2020ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Louis Pasteurrek jendaurrean egin nahi izan zuen txertoaren proba Pouilly-le-Forteko landetxe batean. 1881eko udaberria zen. Sekulako ikusmina piztu zuen garai hartan. London Times egunkariak berriemaile bat propio bidali zuen Frantziara txertaturiko ardien gorabeherak egunez egun konta zitzan. Pentsa! Louis Pasteurrek bazituen aldekoak, kontrakoak ere bai —baditu oraindik—, eta asko mesfidati azaltzen zen. Horietako bat Robert Koch, beste zientzialari handi bat.

Ez dakit deus zientziaz. Baina pertsonen jokaeren sustraietan egon daitekeenak jakin-mina pizten dit. Pasteurrek ez omen zuen oso ongi ikusten Koch. Adinkideak ziren gutxi-gehiago. Hogei urteren aldea. Arlo bertsuan ari ziren lanean. Baina... Pasteur frantziarra zen eta Koch prusiarra. Eta bizialdiaren gordinenean harrapatu zituen Frantzia eta Prusiaren arteko gerrak. Frantziak galdu egin zuen gerra hura. Louis Pasteurrek bere larruazalean sentitu zuen gerra haren latza. Seme Jean Baptiste armadarekin joana zen eta ez zuen bere berririk izan bolada luze batean. Estualdian, semearen bila abiatu zen. Eta bizirik aurkitu zuen Sedango bataila galdu ondoren ihesean zetorrela, negargarri...

Elkarlana aipatzen da, baina auskalo zer dabilen une honetan munduko laborategietan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.