Errekondo eta Vicens ETB1eko Karibeko 'reality'-aren aurkezle

Vicens eta Errekondo. ETB.
jakes goikoetxea
2022ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
El conquistador del Caribe-ren sortzaileak antzeko programa bat prestatzen ari dira ETB1erako, Karibeko herrialde batean. Naufragoak izango du izena, eta irailetik aurrera eskainiko dute programa. Reality show-aren aurkezleen izenak jakinarazi dituzte: Lur Errekondo eta Iñigo Vicens. Parte hartzaileak bikoteka lehiatuko dira.

Lur Errekondo Usurbilgoa da (Gipuzkoa), eskubaloi jokalari ohia: Bera Beran jokatu zuen, harik eta belauneko lesio batek eskubaloia uztera behartu zuen arte. Kirola egiten jarraitu du, hala ere. Harri jasotzen ari da gaur egun.

Iñigo Vicens Ondarroakoa da (Bizkaia). Prestatzaile fisikoa da, crossfit eta entrenamendu funtzionaletan aditua. Eskarmentua du telebistan: ETB1eko Adinberri saioa aurkezten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.