andoni egana
HITZ ETZANAK

Odola

2018ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Mafaldak kazkarreko bat hartu du etxean zokomiran ari dela. Jolasean segiko du ordura arte bezala, natural-natural. Bakarrik dago, eta ez du nori kexaturik. Handik bi binetara, ama etxean sartzen den unean, negarrez hasiko da buruari helduta, espantuka. Ume ginela, odola-k horrelako pasadizoak saihesten laguntzen zigun. Estrapozu bat egin eta odolik ez bazen, alferrik kexatuko zinen kolpea handia izan arren. Odolik bazen, ordea, arrazta hutsa bazen ere, segituan joko zenuen mimo bila mainati, aita-amengana. Odolak maila ukaezina ematen zion istriputxoari.

Duela urte bete pasatxo, goizaldeko orduetan ere hizpide Katalunia genuenean, adiskide batek botatakoak isildu gintuen gainerakoak: «Odolik ez bada, hau ez da ondo bukatuko». Eta beste hurrupa bat eginda: «Eta odolik bada, berriz, gaizki bukatuko da». Herritarrez betetako kaleak, barrikadak, gomazko pilotak eta gomazkoak ez zirenak… irudikatu genituen une hartan.

Estatuak, ordea, baditu mila bide odola sortzeko. Batzuek odolean daramate odola. Espainiako Fiskaltzaren kartzela-zigor eskarien berri izatea aski da horretaz jabetzeko. Hogeitabost urteko kartzela, hamazazpikoa, hamaseikoa… Eta odolik ez dela izan sinetsarazi nahi izango dute gainera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.