andoni egana
HITZ ETZANAK

Langarra

2018ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Kontatu ote zioten euri langarra ari duela dela ederren? Konturatu ote zen hezetasunaren indarrez eta denboraren poderioz seme hila besoetan duen Pietá horri malko lodiak isurtzen zaizkiola alde banatara? Kontatu ote zioten Jorge Oteitzari apostoluen eta amabirjinaren arteko tartea «sin nada» utzi behar zuen galdetu ziotenean, «Â¿cómo que sin nada? Lo he dejado con nada!» erantzun zuela. Kontatu ote zioten Bittoriano Gandiaga uda batez Madrilen izan zela? Kontatu, euskaraz zorion betea eta zorion hutsa gauza bera dela? Kontatu ote zioten Basterretxeak fraideekin izandako xalamatikaz zerbait? Kontatu al zioten Jakin non-noiz sortu zen eta zer den gaur egun? Oparitu ote zioten harri arre koloreko goxoki bedeinkaturik?

Bere lanbiderako lagungarri, Aita Lasaren adimenaz eta zuhurtasunaz hitz egin ote zioten? Francoren ministroak Urbiako ermitan meza entzun behar zuela eta protokoloari uko egin gabe nola izkin egin zion azaldu ote zioten? Leialtasuna hobetsi zuen, eta berdintasuna: «Excelentísimos señores pastores; Excelentísimo señor Ministro...» ekin omen zion meza hari.

Pablo Iglesias Arantzazun izan da joan den astean. Begi-belarriak erne ibili baditu, eramango zuen zer pentsatua Madrilera bueltan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.