andoni egana
HITZ ETZANAK

Txerri-buztan

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Bada esaera bat dioena pertsonak borobiltasuna lortzen duela honako hiru ezaugarriak bereganatzean: egoten jakin, egiten jakin, eta... jakin.

Hiru ezaugarrietan atzekoz aurrera eginda, birus honek, besteak beste, jakintza zeinen zaila den eta zenbat denbora eskatzen duen bistarazi digu. Aurrea hartu dio gure ezagutzari. Unibertsitaterik onena bizitza dela dioena ere Unibertsitate eta laborategietara begira ari da, haietan zer asmatuko zain, bere bizimoduak onera egin dezan. Egiten jakitea ere ez da erraza. Ikusi besterik ez dago era bateko zein besteko gobernuen noraeza eta irizpide aldaketen maiztasuna. Okerrago ez genukeela egingo bururatu izan zaigu askori, baina hobeto egingo genukeen ziurtasun handirik gabe.

Teorian, lehen ezaugarria litzateke betetzen samurrena: egoten jakitea. Baina hori ere, nobait, ez da erraza, balkoiko begiradak frogatzen duenez. Askok ez du asmatzen egoten ere. Ez da oraingo kontua. Hizkuntzak mila modu badu horrelakoak izendatzeko: ipurterrea, asientu txarrekoa, egonarririk gabea, sugandila, pokopaxientxia, txitxiburduntzia... Lehendik ere halakoa zena nabarmendu egiten da orain. «Txerri-buztan» asko ikus daiteke egunotan balkoitik. Beti mugimenduan, baina funtzioa jakinik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.