andoni egana
HITZ ETZANAK

Orbainak

2022ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Gaur erabaki dut uztailean kontuz-kontuz ibili behar dudala. Osakidetzak ere hala agindu dit, 60 urte beteak dauzkat eta. Baina neure buruari erreparatu diot, besteren esanari baino gehiago, erabakia hartzerakoan.

Arropa gutxiagoz ibiltzen garelako edo, begiek norbere orbainetara egiten dute ihes noizean behin udaldian. Memoria gorpuztua dira orbainak. Begiratzen diozu saihetsekoari, eta umetako kuadrilla datorkizu gogora; domatzen zaila zen bizikleta hura; Urtetatik behera izan zenuen erorikoa. Jartzen zara belaun ezkerrekoari so, eta iluntze bat datorkizu burura, eta beste lagun kuadrilla bat, eta hondartza, eta labana bat, ustez jolaserakoa. Ipini begitartean daukazun horri begira, eta Goiazko frontoiaz akordatuko zara, pala partida hartaz, Tolosako anbulatorioaz… Azalean daramagu biografia. Nireak dio, egoskor, uztailean tentu handiz ibili behar dudala.

Norbere gorputzak ez ezik, munduak ere baditu orbainak. Hala adierazi zuen Georges Bidaultek, joan zen mendearen erdi aldera Frantziako behin-behineko Gobernuko presidente izan zenak: «Mugak Historiaren orbainak dira». Frantzian jaio, eta Kanbon hil zen, Bidasotik ez hain urruti. Gorputzeko orbainek leuntzera jotzen dute, ia ezkutatzeraino. Munduarenak gero eta nabarmenagoak dira…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.