andoni egana
HITZ ETZANAK

Poltsa

2019ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Asper asper eginda zegoen haurrarentzat bixigarri, bazuen bere zera mezatako poltsan txanponak botatzearen uneak. Lehenik bi anaiaren artean apustu egingo zenuten nor parera lehenago iritsiko, ezker aldeko aulkietakoa biltzen zuen gizonezko herrena edo eskuinaldetik hankak xabal xabal eginda zetorren beste gizonezko hura; gero, aitonak plastiko gogorrezko arraultze zapalduaren tankera zuen karterari ahoa irekiko zion esku-ahurrean eta eskua sartuko zenuen bertatik txanponaren bat (edo bi) hartzeko; poltsa parera heltzean bota egingo zenituen, bigarren txanpona hatz artean ezkutatzea bururatu bai, baina burutu ahal izateko trebetasunez eskas. Zeremonia hutsa, baina bi-hiru minutu ohostu zenizkion ordulariari…

Begoñako basilikako eta Indautxuko parrokiako eliztarrek asteburu honetatik aurreradiru-sarrerak kreditu txartelaren bidez edo sakelekotik zuzenean egin ditzakete. Hori da albistea. Baina ez da, akaso, hain berria. Biderako argi eta argirako bide, lehen ere Elizak lagundu zigun birtualtasuna zertan zetzan ulertzen, arimentzako dirua botatzeko guneak jartzen zituen momentutik.

Ekimenak arrakastarik badu mezatan poltsa pasatzeari utziko diote lasterrera, eta joaten diren ume bakanak are gehiago aspertuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.