andoni egana
HITZ ETZANAK

Askatzailea

2019ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Arratsaldea ñabartzen ari da. Guaira ibaiaren hurbiltasunak hezetu egin du ingurua. Simon umore onez dago. Bere etxaldean dago eta etxean sentitzen da. Zutitu eta inongo musikarik gabe, berak doinua totelduz, dantza-pauso batzuk egin dizkie lagunei. Txalo jo diote bukaeran. Simonek baino ez du dantza-modu haren berri. Ez da alferrik Madrilgo ikastetxeetan eta Parisko dantza-aretoetan ibilia.

Anaia Juan Vicentek harriturik begiratzen dio. Desgrazia handiak jasan dituzte biek ume-umetatik. Arrebarik txikiena jaiotzerakoan hil zitzaien; aita, Simonek bi urte zituela; ama, bederatzi zeuzkala. Eta emaztea berriz hogei zituela. Juan Vicenteri txundigarri zaio anaiaren adorea. Gero, lagunarteko tertulia ere berak gidatuko du. Aritu daiteke Humboldti buruz askotan bezala. Edo literatura klasikoaz. Baina huts egiten ez duena da, beti gogora ekartzen duena, Erromako Sacro mendian egin zuen zina: ez ziela besoei atsedenik emango, ez arimari sosegurik, Ameriketako herriak Espainiaren tutoretzatik askatu arte.

Ez beti tertulia soilean arituta, handik gutxira Libertador izendatuko dute Simon Caracasen, jaioterrian. Berrehun urte pasa ziren bere arbasoak Bolibartik Ameriketara irten zirela. Beste berrehun pasatxo joan dira…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.