andoni egana
HITZ ETZANAK

Sinadura

2019ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Ohartu gabe nengoen. Eta poz eman zidan. Ostiralez, Mutrikuko bertso-jaialdia bukatu ostean, ume batzuk hurbildu zitzaizkigun, boligrafoa eta koadernoa eskuetan, sinadura eske. Orri zuriak zirriborratu ondoren, konturatu nintzen bazela bolada luze samar bat horrelakorik egin ez genuela.

Duela hiru bat hamarkada, sinadura eskatzearen ohitura bertsoetara ere iritsi zen garaian, izan genituen gure kezka eta buruhausteak. Sinadura ukatzen ere hasi ziren puristenak, ekintza horrek star system-aren barruan kokatzen gintuela argudiatuz. Baina ukatzean geure buruei garrantzi handiagoa ematen geniela sinatzean baino, eta ahalik eta naturalena sinadurak egiten hasi ginen. Ez zen hainbesteko endredoa. Horrek ez gintuen Jainko-Jainkosatzen. Eta umeren batengan bertsozaletasuna txertatzen hasteko balio bazuen…

Azken urteotan sakelakoarekin ateratako argazkiek erabat jan diete lekua sinadurei. Pena da. Sinadura bila, haurra bakarrik etortzeko gai zen; argazkirako, gurasoren bat derrigorrezko makulu izaten du. Lagun artean gaia atera, eta kontatu zidaten oraindik ere badela hitzaldi edo kantaldi bat eskaintzera joan, eta sinadura eskatzeko ohiturak indarrean segitzen duen leku bat. Haurrek sakelakoa galarazia duten tokia: eskola. Bejondeiola!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.