andoni egana
HITZ ETZANAK

Txaloka

2021eko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Irudikatu eszena. Militar bat soldadu-tropa baten buru. Helburua: besteen armadakoen artean ahalik eta hildako gehien eragitea. Lortu du. Utzi du gerra-zelaia gorpuz lepo eta odolez blai. Itzuli da, garaile, bere hirira.

Inperioaren defentsan halako balentria burutu zuelako, ez dakigu enkarguz edo berari hala sortuta, musikari batek eskaini dio musika-lan berri bat. Militarra Radetzky Kondea da. Musikaria, Johann Strauss (aita).

Musika-lanak sekulako arrakasta izan zuen. Ia bi mende igaro dira eta gutxi izango dira noiz edo noiz Radetzky martxa entzun ez dutenak, batik bat Vienako Philharmonikak Urteberri eguneko kontzertua ixteko erabiltzen duenetik, eta kontzertua munduko txoko askotara heltzen denetik. Gainera, ohitura bat hedatu da. Kontzertua entzuten ari direnek txaloz laguntzen dute pieza, eta zuzendaria entzuleengana jiratzen da haiei erritmo egokia iradokitzeko. Aurten ez da publikorik izan zuzenean kontzertua entzuten. Baina milaka lagun arituko ziren esku-zartaka Erroman, Manchesterren, Baionan, Malagan... pantailen aurrean. Harik eta ikus-entzule horietakoren bati gorpu odolduen irudia garunean gurutzatu zaion arte. Orduan, galdera egin dio bere buruari: «Zer ari naiz ni zaldi trosten hotsa egiten eskuak gakotuta?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.