andoni egana
HITZ ETZANAK

Lasaitua

2018ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Barne-bakea, oreka, tenplea, patxada... Hitz asko dabilzkio jiran, baina bakar batek ere nekez izango du honek adinako esanindarra: lasaitua. Zerikusi handia du estutzearekin eta... hustearekin. Zirt edo zart, erabakia hartu arteko unea izaten da gogorra. Behin hartutakoan, atzera-bueltarik ez duenean, igual ohartuko zara ez zela hain zaila ere, alferrik sufritu zenuela hainbeste erabakia hartu aurretik.

Gaztea zarela, lagun-kuadrilla munduaren ardatz bakar, kosta egiten da parranda giroa utzi eta etxera itzultzea. Desertziotzat har daiteke erretira. Guk aitzakia aurretik jarrita azaltzen genuen nahia: «Txiki-txiki inda natxiok eta etxea nitxiak». Txikitasuna onartzen du badoanak. Akaso, aho-korapilo hori mihi-tronpatu gabe esateko gaitasunak berak adierazten zuen ez geundela hain txikituak artean...

Politikan, parranda giroa utzi eta etxera joateari dimisio deitzen zaio. Osakidetzan gertatu berri denaren ondoren, galdera bat baino gehiago datorkit burura: Bigarren-ak dimititzen duenean, bere gainetik dagoenak zer pentsatzen ote du? Emakumezkoek —Britania Handikoek salbu— maizago onartzen al dute akatsa, kargua utzi eta etxerako bidea hartu? Zergatik inork ez du «hau lasaitua!» argi adierazten prentsaurreko batean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.