andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskolatik

2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Joxe Mari Iparragirre Madrilen bizi zela, eskolara zihoala esanda irten zen etxetik goiz batez. Hamalau urte zituen. Oinez etorri zen Euskal Herrira, eta Armada karlistan sartu zen, Carlos V.aren ohorezko guardia izatera iritsiz. Bergarako besarkadaz konforme ez, eta Parisera jo zuen. Han, kantuan ikasi eta Italian, Suizan, eta Alemanian zehar ibili zen. Baita Londresen ere. Hamazortzi urteren buruan itzuli zen Madrilera. Eta kondairak dio hauek izan zirela amaren hitzak: «Joxe Mari! Hau da eskolatik etortzeko ordua?».

Koldo Mitxelena hogei urte betetzerako abiatu zen Errenteriatik gerrara, Itxarkundia batailoiarekin. Gerran ibili, gerra galdu, eta atxilo eduki zuten. Zortzi urteren buruan itzuli ahal izan zen etxera. Aurrez aurre ikusi zuelarik, honako hitz hauek—ezin hunkigarriagoak— eskaini zizkion amak: «Etorri al tzea?».

Bi pertsona. Bi gerrate. Bi ama. Eta ia mende beteko tartea bi pasadizoen artean. Ez dakit euskaldunoi zenbateraino gustatu izan zaigun gure «harria baino gogorragoko» izaera hori hauspotzea. Ez dakit sentitzeari ez, baina sentimenduak hitzetan azaltzeari krisketa jarriz gozatu izan dugun. Baietz esango nuke. Bestela ez zitezkeen gureganaino iritsi Iparragirre eta Mitxelenaren pasarte horiek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.