andoni egana
HITZ ETZANAK

Demonioak

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Txirritak hala bota zuen amarenak ziren sosak sakelaratu eta parrandan zebilela orkatila bihurritu ondoren: «Demoniuak hemen, demoniuak han, demoniuak beti gorputzaren bueltan...». Bat baino gehiago sumatu dugu azken urteotan bertsolariok harrapatzen dugun leku gehiegizkoaz kexu. «Bertsolariak hemen, bertsolariak han, bertsolariak beti gorputzaren bueltan».

Egia da bertsolariak suma daitezkeela egun telebista-aurkezle, tertuliakide, zutabegile, hedabideetako langile, idazle, antzerkirako testugile, kantuetako letragile… Amorrazioaren ordez harrotasuna sortzen dit niri hainbeste demonio lanean sumatzeak. Eta ziurtasun bat: bertso-eskola silabak neurtzen eta errimak lantzen ikasten den tokia baino askoz ere sakontasun handiagoko zerbait da. Jakin-mina, jendaurrekotasuna, sormena, lagunartea, hizkuntzarekiko mimoa… transmititzen da bertso-eskolan. Fruituak ematen ditu horrek.

Aste honetan bertan izan dugu bi demonio txiki sarituren berri. Berak egindako bidaia baten kontaera luzea eta jakintzaren arlokoa da Miren Artetxeren tesia. Maddi Aiestaranena, berriz, egin gabeko mendi-bidaia baten kronika laburra, sormenetik asko duena. Hizkuntza batek lotzen dituen bi mutur, abiapuntua hamar-zortzi silabatan dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.