andoni egana
HITZ ETZANAK

Desordena

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Duela mende t´erdi ere zerbait izango zen. Kontrol-moduren bat edo. Bestela ez zen Udarregi bertsolaria Donostiako Udaletxera «paper baten bila» joango. Badakigu zer pentsatzen zuen plumeroz eta tintaz inguraturik bizi zen jende hartaz. Badakigu ez zekiela idazten, bestela ez baitzituen teila-mutur batez pentsaturiko bertsoei zegozkien marrak kuartoko hormatan marraztuko. Ez dakiguna da sinatzeko adina bazekien edo ez. «Jaso dut» bat sinatu beharko zuen. Imajinatzen dut, sinadura digitalaren aurrendari, hatz lodia tintontzian sartu eta marka paperen batean uzten...

Eta imajinatzen dut baita ere, familiakoei errietan. Ez sartzeko bere kuartora. Ez egiteko marrarik paretan, Jainkoarren. Berak bazekiela han zer eta nola zeukan eta uzteko hura zegoen bezalaxe.

Ticket Bai iritsi da Gipuzkoara. Badirudi Erkidegoko beste herrialdeek ez dutela hainbesteko presarik. Foru Aldundiaren aginduz, 55.000 lagun edo enpresak fakturak modu jakin batean egin beharko dituzte aurrerantzean. Tabernari, jatetxe jabe, baserritar, iturgin, arotz... kezkatzen hasi dira. Udarregiren ondorengoak ere tartean gaude. Inongo gibel asmo edo diru goserik gabe, artista batek bere langelako sarreran jarritakoa etorri zait burura: «Errespeta ezazue desordena, mesedez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.