andoni egana
HITZ ETZANAK

Madril

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Madril. Joaquin Sabinak poesiatik definitu zuen. Bidegurutze; itsasorik badenik ere pentsa ez daitekeen leku; heriotza anbulantzia zurietan pasatzen den hiri, non eguzkia butano-berogailu den, nora iheslaria beti itzultzen den. Xiringa bat datza komunean. Abiatzera doa metroa...

Isabel Diaz Ayusok —umorez hartzen dut tenplean harrapatzen banau— zerbait esan duenero eman du zer esanik. Eta orain gehiago, hauteskunde kanpaina bete-betean. Barrabaskeria handiagoak asko bota dituelako edo, axal eta xelebretzat jo dute bere hiriaren gorantzan esan zuen honakoa: «Madrilen, lasai ibil zaitezke zure bikotekide ohiarekin topo egiteko beldur handirik gabe». Jefe ohiarekin ere gauza bera gertatzen dela erantsi zuen gero.

Nago ni, ez dela hain huskeria bota zuena. Berak nahi gabe segur aski, baina muineko kontu bat ekarri zuen erdigunera. Hiri handietako eta herri txikietako elkarbizitzak ez dute elkarren antzik. Komunitatea gotortzeko, zenbat eta txikiagoa hobe. Handietan zailagoa da. Eta erraldoietan ezinezko. Bikotekide ohia edo nagusi izana ikusteko arriskurik eza goraipatzean, komunitaterik ezaren aldarria egiten ari zen, zeharka, Diaz Ayuso. Eta hori bai dela xelebrea. Madrilgo Komunitatea gidatzeko hautagai dena, harro dago osatzen ez duten komunitateaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.