Albistea entzun

KRITIKA. Dantza

Gauza lar beharbada

Agus Perez -

2019ko azaroak 5

'Grand finale'

Koreografia eta musika: Hofesh Shechter. Eszenografia eta jantziak: Tom Scutt. Argiak: Tom Visser. Zuzendari artistikoa: Bruno Guillore. Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: Azaroaren 1a.

Hofesh Shechter konpainiak 2016an bisitatu gintuen, Miarritzen, Barbarians izeneko trilogiarekin, eta handik gutxira Bilbora etorri zen bere pieza bat —The Fools—, Ballett Theater Basel konpainiaren eskutik. Bietan atzemandako estiloak bizirik jarraitzen du, eta nik esango nuke Grand finale honetan apoteosira eta apur bat urrunago ere heldu dela, jatorrian dituen gabeziak agerian utzita.

Oso giro ilunean hasi da guztia, konpainiako hamar dantzariak laino ia garden batean murgilduta zeudelarik. Haiekin batera, hamar bat panel handik hartu dute protagonismoa, dantzarien artean desplazatzen zirelako noizean behin, 2001 A Space Odyssey filmeko monolito beltzak sortutako ezinegon bera eraginez. Dantzariak, bitartean, jardun frenetiko bezain kaotikoan zebiltzan, beraien arteko liskarretan orain, talde koordinatuan gero, eta han-hemenka besoak altxatuz, otoitzean edo fusilamendu batean baleude bezala. The Fools-en ere askotan erabili zen jarrera hori, eta dantzarien janzkerak ere —denak alkandora eta praka informalekin, eta harea-tonuen gaman— egoera geopolitiko batera eraman gaitu, subliminalki izan arren. Azken finean, Shechter israeldarra da jatorriz, Londresen aspaldi finkatu bazen ere.

Hasieratik bertatik antzeman dugu konplexutasun handiko lan baten aurrean geundela, eta haren osagaiak askotarikoak eta maila bikainekoak izango zirela. Bost musikarik jo dute taula gainean —harizko instrumentuak gehienbat—, grabatutako musikaren osagarri. Shechterrek berak konposaturiko soinu-bandak dentsitate inguratzaile handia dauka, perkusio pasarte ikaragarriek girotu dute dantzarien jardun harrigarria, eta bat-bateko etenaldietan Txaikovskiren eta Zalwichen pasarteak interpretatu ditu boskoteak, Franz Leharren Merry Widow balsaren zati ezagunarekin batera.

Argiek ere parte hartu dute aktiboki dantzaren diseinuan, bat-bateko giro aldaketak sortuz eta askotan taula gaineko ekintza foku bakar batekin argiztatuz. Dantzariek, bitartean, ez sinesteko moduko energia, zehaztasuna eta koordinazioa erakutsi dituzte uneoro, eta anabasa-eszenen artean irudi kolektibo antolatuak agertu dituzte; lurretik arrastaka eramandako gorpuak, bortizkeria eta basakeria jarrerak han-hemenka, agur militarrak une batean eta dantza tradizionaletakoak ziruditen pasarte laburrak. Panel beltz handiak leku batetik bestera mugitu dituzte, eta musikariek ere agertokiko hainbat lekutatik jo dute.

Dantzarien jardunak iluntasunean jarraitu du askotan, eta une batean iruditu zait panel beltz handi haiek Palestinako apartheida gauzatzeko murruaren piezak izan zitezkeela; baina hori suposizioaren eremuan geratu da. Pausa luzearen osteko atal laburra ez zen batere beharrezkoa, eta, azken emaitza bezala, Shechterren gehiegizko efektibismoa eta balizko diletantismoa nagusitu dira dantzarien maila ikaragarriarekin batera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Garaiaren tekletan

Itziar Ugarte Irizar

Kantuak bideo deigarriekin batera landu, eta sarean banan jartzen joan: hedatuz doa musika hala ekoitzi eta eszenara agertzeko modu hori, elektronikaren bueltan nabarmenen akaso. Halaxe ari dira Chill Mafia, J Martina eta Merina Gris.

Areta Senosiain, Javier Larrañeta, Amets Aranguren, Ibai Osinaga eta Eder Escalera , Ibil Bedi taldeko kideak. ©MIKEL TRISTAN

Bizitakoan atzera egin, bizitakoari kantatzeko

Ane Eslava

Ibil Bedi boskoteak bigarren disko fisikoa argitaratu du, 'Beltxarga beltza'. 11 kantuk osatzen dute, eta maitasun sentimendua gailentzen da hitzetan. Martxoaren 13an aurkeztuko dute, Iruñean

Dea Kulumbegashvili zinemagile georgiarrak zuzendutako filmak irabazi zituen sari nagusiak iazko edizioan. ©ANDONI CANELLADA/FOKU

Donostiako Zinemaldiak sexu identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du

Olatz Enzunza Mallona

Zuzendaritza, ekoizpen, gidoigintza, argazkigintza, musika eta muntaketa kategorietan lan egiten duten emakumezkoen parte hartzea aztertu du Donostiako Zinemaldiak. Iazko txostenarekin alderatuz, emakume profesional gehiago zenbatu dituzte, baina portzentajea ez da %40tik gorakoa film batean ere.

Askotariko lanak bildu dituzte erakusketan. Irudian, Marianna Christofides artistaren <em>It Exhausts my Elbow</em> proiektuko (2018) zenbait diapositiba. ©GORKA RUBIO / FOKU

Belaunaldi baten uzta

Ainhoa Sarasola

Bost urteotan Donostiako Tabakaleran egonaldia egin duten zenbait artistaren obrak ikusgai jarri dituzte zentroan, aurreneko aldiz, 'Estudiotik at' erakusketan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.