andoni egana
HITZ ETZANAK

Asmazioak

2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Historian zehar badira inbentu batzuk gure bizimoduan eragin handia izan dutenak: gurpila, iltzeak, brujula, inprenta, penizilina, antisorgailuak, Internet…

Pertsonak inbentu xelebreak ere burutu izan ditu. Badira mini-golfak, komunean eserita zaudela golfean aritzeko; badira kokots-euskailuak, metroan zoazela lokartzen bazara buruari eusten diotenak; badira etxeko zapatilen puntan erratz txiki bat daramaten oinetakoak, ibilian ibilian garbitzen dutenak; badira gorbata-aterkiak, estualdi batean lehor ibiltzea ahalbidetuko dizutenak; badira suizida baldarrentzat propio egindako pistola erabilerrazak… Ez da xelebrekeria kontua bakarrik, ordea. Badira inbentu batzuk, itxuraz behintzat, nondik heldurik ez daukatenak: menda zaporeko supositorioa, rococóa, Euskaltzaindiaren mutil-izen neska-izen bereizi beharra, komuneko eskobila, regetoia, politikako ate-birakariak…

Badatoz Aitaren Eguna eta Aste Santua. Ez daude hor berez. Geuk eraikiak dira, lehenago edo geroago. Ariketa egin behar genuke bi inbentu horiek ze sailetan kokatzen ditugun jakiteko. Inbentu ezinbestekoak, inbentu xelebreak edo nondik heldurik ez daukaten inbentuak dira? Lehen sailekoak direla pentsa daiteke askoren antsia eta gose-egarria sumatuta…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.