Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde saritu ditu Biltzarrak

Auxtin Zamora eskertu dute olerkari gisa eta olerkia sustatzeko egin lanagatik. Larronde bere historia ikerketa liburuengatik dute saritu
Auxtin Zamora eta Jean Claude Larronde sarituak erdian, ezkerretik eskuinera.
Auxtin Zamora eta Jean Claude Larronde sarituak erdian, ezkerretik eskuinera. ISABELLE MIQUELESTORENA

Nora Arbelbide Lete -

2018ko apirilak 3

Horra bi gizonak. Zamora eta Larronde. Zamora, poeta gisa osatu obragatik, eta baita Hatsa elkartearekin poesiagintza sustatzeko egin xinaurri lanagatik ere. Dela topaketak antolatuz, dela olerkarien lanak argitaratzeko egin duenagatik. Eta gero, Larronde. Historialari gisa Euskal Herriko historia ezagutarazteko egin lanagatik. Larrondek berak sari emaileak eskertu eta saria berriki zendu den Jean-Michel Larrasketi eskaini zion. Eusko Ikaskuntzak Ipar Euskal Herrian egin 25 urteko bidea gogoratu zuen. Horiek eskertu, aurreskua dantzatu eta Agur jaunak kantatzen hasi zirela, orduan bereziki agerian gelditu zen kontua. Sarako kantariak kantari, parean, saridunak eta sari emaileak. Denak gizonak.

Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larrondez gain, bazterretan Jean-Michel Garat Sarako Idazleen Biltzarraren antolatzaile nagusia, Battitte Laborde Sarako auzapeza, Pantxoa Etxegoien Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria eta Daniel Laplacette beste antolatzaileetako bat, Sarako turismo bulegoko ordezkari.

Eta ez da kasualitate bat. Pentsatzen hasiz geroz, sarituen zerrendan emazte gutxi agertzen dela aitortu zuen Garatek, behin galdera pausatu eta. Azkena Itxaro Borda idazlea, 2016an. Behin bilatzen hasi eta, Marijane Minaberri idazlea gaineratu zuen Garatek. Bi emazte horiez gain, beste bi ere bururatu zitzaizkion. Idazle ez, baina biltzarraren antolaketan «zutabe» izan diren Denise Añorga eta Maite Pons. Eta besterik ez zaio bururatzen Garati. «Obra» dutela saritzen usaian. Hori zuen bere esplikazioa Garatek. Eta obra bat osatua dutenen artean, adin bat dutenen artean, emazte gutxi zitzaizkiola bururatzen. Gaur egun idazleen artean emazte anitz ikusten dituela gaineratu zuen. «Agian gizon baino emazte gehiago». Eta menturaz geroan emazte gehiago sarituko dela. Baina hori. «Ez diot behin ere kasu egin horri», aitortu zuen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea terrazetan Bilbon, astelehenean. ©Aritz Loiola/FOKU

651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.

 ©JON URBE / FOKU

«02:00etan, festak ezin du segitu eremu pribatuetan»

Aitor Biain

Herritarren parte hartze handiagoa eskatu dute ostalariek, ardura guztia beren bizkar izan ez dadin. Ataka estuan direla ohartarazi dute, eta babes ekonomikoa galdegin diote administrazioari, helegitea onartu edo ez.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Osasun langileak PCR probak egitn Donostian, iragan astean. ©Gorka Rubio/FOKU

Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna