Eusko Jaurlaritzak bozen eguneko antolamendua goratu du

Igor Susaeta.
2020ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Josu Erkorekak goratu egin duEusko Jaurlaritzak hauteskunde egunean «erabateko osasun bermeak» lortzeko diseinatutako antolamendua. Jaurlaritzaren jarduneko bozeramaileak atzo nabarmendu zuenez, «modu arrakastatsuan» funtzionatu zuen: «Erabateko normaltasunez, istilurik gabe, joan zen eguna». Erkorekaren iritziz, herritarren jarrera «eredugarria» izan zen, osasun agintariek emandako jarraibideak errespetatu zituzten eta.

Eusko Legebiltzarrerako egindako hauteskundeetan inoizko abstentziorik handiena egon zen igandean (%47), eta bozeramaileak pentsatzen du azken hilabeteetan COVID-19ak eragindako egoeraren «isla» dela zenbaki hori. Onartu zuen hauteskundeak uztailean egitea ez dela «egokiena», baina pandemiak ekarritako «zirkunstantzia bereziengatik» data horretarako deitu behar izan zituztela. «Inportanteena da herritarrek modu erabat askean hartu ahal izan dutela haien erabakia; bai bozkatzera joan zirenek, baita ez bozkatzea erabaki zutenek ere».

Parte hartze txikia gorabehera, Erkorekarentzat ez dago emaitzen zilegitasuna zalantzan jartzeko arrazoirik. Erronkatzat jo du, hori bai, etorkizunean herritarrak politikatik «ez deskonektatzea». Hori eragoztea alderdi guztien egitekoa delakoan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.