Irabazi handiak izan dituzte BBVAk eta Caixabankek

2021eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Krisiaren aurreko zenbakietara itzultzen ari dira bankuak. Haien artean daude Euskal Herrian presentzia handia duten bi: BBVA eta Caixabank.

Bilbon sortutako bankuak 1.911 milioi irabazi ditu 2021eko lehen erdian—1.157 milioi galdu zituen 2020koan, hornidura handien ondorioz—. Irabaziak handiagoak zatekeen, baldin eta ez balitu ia 700 milioi gastatu bere lantaldea ia 3.000 lagun txikitzen eta 480 bulego ixten.

Irabazi handietara itzuli denez, mozkin horiek bere akziodunen artean banatzeko baimena eskatu dio EBZri, irailean kenduko baitu dibidenduak banatzeko debekua. Zehazki, irabazien %40 banatu nahi ditu BBVAk.

Kaleratzeen kostua 1.884 milioi eurorena izan da Caixabanken: 6.452 enplegatu kenduko ditu Kataluniako bankuak, eta horretarako prest azaldu diren 7.900 langileen artean hautatu beharko du. Bankia irensteak kontabilitatean egin dituen aldaketei esker, 4,181 milioi euroren irabazia deklaratu du. Erdia akziodunei banatu nahi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.