Macron: «Fikzioa dira argindar mozketak»

2022ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Argindar mozketei buruzko eztabaida beroa hoztu nahi du Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako presidenteak. «Gelditu hau guztia! Herrialde handi bat gara, energia eredu handia dugu, eta, gerra gorabehera, neguari eutsiko diogu», adierazi zuen atzo Macronek, bere haserrea erakutsiz «eztabaida ergel» horrengatik. Haren arabera, «fikzioa» da argindarra moztuko dutela baldin eta negua gogorra baldin bada.

Frantziako Gobernua, baina, egoera horretarako prestatzen ari da, eta azaroaren amaieran agindu zien prefetei beren departamenduak mozketa posible horietarako presta daitezen. Aukeren artean dago departamendu osoetan bi orduz argindarra moztea, baldin eta RTE argindar sarearen kudeatzaileak uste badu une batzuetan ez dela nahiko argindarrik. Hiru egun aurretik ohartaraziko lukete arazoak izan daitezkeela, kontsumoa murrizteko aukera izan dadin.

Egoera horretarako prestatzea justifikatu du Macronek: «Normala da gobernua muturreko kasu baterako prest egotea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.