Albistea entzun

«Ekonomia, energia eta zaintza» dira Arabako foru gobernuaren erronkak

Edurne Begiristain -

2022ko irailak 20 - Gasteiz

Arabako Batzar Nagusietan politika orokorrari buruzko eztabaidaren lehen saioa egin zuten atzo, eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak azaldu zuen foru gobernuaren eta aurtengo aurrekontuen lehentasun nagusia «pertsonak eta enpresak babestea» izango dela, «batez ere enpresa txikiak». Azken hilabeteotan, COVID-19aren izurriaren eta Ukrainako gerraren ondorioek baldintzatuta jardun du gobernuak, eta ahaldun nagusiak esan zuen Arabak hiru eraldaketa behar dituela etorkizunerako: «Ekonomikoa, energiari eta klima aldaketari lotutakoa, eta zaintzaren esparruarena».

Zaintzari dagokionez, Gonzalezek iragarri zuen adinekoentzat ehun leku berri hitzartuko dituztela laster, eta urtarriletik aurrera Arabarren egoitza gune berria abiaraziko dutela —150 leku izango ditu adinekoentzat eta desgaitasun fisikoren bat dutenentzat. Horrekin batera, desgaitasun intelektuala dutenentzat bi egoitza berri eta eguneko zentro bat irekiko dituzte Arratzua-Ubarrundian, eta autismo nahasmendua dutenentzat beste zentro bat Laudion.

Krisi energetikoari buruz ere luze mintzatu zen ahaldun nagusia. Adierazi zuen lehentasunezkoa dela Arabaren mendekotasun energetikoa apaltzea eta «energia garbiak modu intentsiboan sortzeko proiektuak» bultzatzea. Gai horrekin lotuta, EH Bilduren «jarrera aldaketa» txalotu zuen, eta koalizioari eskatu zion ongi azaldu dezala energia berriztagarriei buruzko jarrera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ekitaldiaren ondoren, argazkia atera dute bertaratutakoek. ©Maialen Andres/foku

Etxerat-ek aitortza eta erreparazioa eskatu du sakabanaketaren biktimentzat

Berria

Ekitaldia egin dute Donostian. Lege esparru bat galdegin du «haien eskubideak ere urratuak izan zirela» aitortzeko.

Andoi Ortuzar, EGI Eguneko ekitaldian, Guardian (Araba) ©EAJ

Ortuzar: «Ezinbestekoa da maiatzaren 28an parte hartze handia izatea Vox eta Bilduren estremismoak gailendu ez daitezen»

Javi West Larrañaga

«Batzuen pankarta dantza» deitoratu du, eta esan du «erakundeetan integratzeak eta politikak aldatzeak» hobetzen duela bizi kalitatea

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Aldaketak eragiteko motorra izateko gaitasuna dugu»

Iosu Alberdi

Apirilaren 6tik 9ra egingo du Ernaik Gazte Topagunea, Elorrion. Ekitaldiaren nondik norakoez zein gazte antolakundearen hamar urteko ibilbideaz eta erronkez aritu da Alaba.
Iñigo Urkullu, gaur, Eusko Legebiltzarrean. / ©Raul Bogajo, FOKU

Urkulluk barkamena eskatu die Pasaiako sarraskiko biktimen senideei

Jon Ordoñez Garmendia

EHUk 2020an hilketa horien inguruan egin zuen txostena «lehenago eta aurrez aurre» ez emateagatik eta ekitaldi publiko batean ez aurkezteagatik autokritika egiteko beharra aitortu du. Pello Aizpuru Pasaiako sarraskiko biktimetako baten senideak adierazi du «kudeaketa negargarri, mingarri eta krudel baten azken atala» izan dela txostenarekin gertatutakoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.