PERTSONAIA. Patxi Zabaleta

Coppieters saria ibilbide oso bati

IÑIGO URIZ / FOKU.
gotzon hermosilla
2019ko urriaren 31
00:00
Entzun
Azaroaren 6an Coppieters fundazioak izen bereko saria emango dio Patxi Zabaletari (Leitza, Nafarroa, 1947) «azken 40 urtean Euskal Herriko politikan egindako lanagatik», eta bereziki «euskal ezker nazionalean bide demokratiko eta baketsuen aldeko defentsan izandako lidergoagatik». Saria emateko ekitaldia Bruselan izango da, eta Zabaletarekin batera, Camilo Nogueira abertzale galiziar historikoa ere sarituko dute.

Kultura aniztasuna, autodeterminazio eskubidea eta antzeko balioak sustatzen ditu Coppetiers fundazioak, eta balio horien alde hamarkadak eman ditu Zabaletak lanean, EAS, EHAS eta HASIren hasierako garaietatik. Zabaleta Herri Batasunaren sortzaileetako bat izan zen 1978an, haren Mahai Nazionaleko kidea urte askoan, eta hainbat ardura izan ditu Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeko Udalean. Aralarreko sortzaile eta idazkari nagusia izan zen, Nafarroa Bai koalizioko Nafarroako lehendakarigaia, eta EH Bildun ere hasiera-hasieratik aritu zen.

Ibilbide politikoaz gain, kulturan eta euskararen defentsan egindakoa ere nabarmendu du Coppetiers fundazioak. Zabaleta euskaltzain osoa da 1987tik, eleberri, saiakera eta poesia liburu ugari idatzi ditu, eta ikastolen eta helduen euskalduntzearen sustatzailea izan da Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.