Albistea entzun

Sindikatuek bat egin dute urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzeko deiarekin

Manifestazioa egin dute Donostian, 'Langileok bidean gara presoak etxeratzeko' lelopean. Sarek goretsi egin du eragileen arteko elkarlana
Sindikatuetako kideak, Donostian egindako manifestazioan, atzo.
Sindikatuetako kideak, Donostian egindako manifestazioan, atzo. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2022ko abenduak 21

ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT/LKN, CNT, EHNE eta Hiru sindikatuek manifestazioa egin dute Donostian, Easo plazatik abiatuta, Langileok bidean gara presoak etxeratzeko lelopean. Mobilizazio horren bidez, sostengua eman nahi izan diote Sarek urtarrilaren 7rako Bilbon antolatu duen mobilizazioari. Horrez gain, salbuespenezko espetxe politikak amai daitezela ere eskatu dute sindikatuek.

Sindikatuek adierazi dutenez, presoak «etxetik gertuago» daude orain: «Hori poztekoa da, baina oraindik ere asko dira indarrean dauden salbuespen neurriak, eta beharrezkoa da lan egiten jarraitzea».

Sareko eledun Inaxio Oiartzabal ere izan da manifestazioan. Oiartzabalek goretsi egin du «espetxe arloko salbuespen neurriak behingoz amaitzearen alde dauden eragileen arteko elkarlana». Gogorarazi du gaur egun EPPK-ko hamahiru preso baino ez direla gelditzen Espainiako kartzeletan, Euskal Herrira ekarri gabe edo gerturatzea iragarri gabe, baina ohartarazi du «oztopoak» ugariak direla oraindik ere, batez ere gradu progresioaren auzian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.
German Rodriguez gogoratzeko plaka lehen lerroan, eta orotarria atzerago, 40. urteurreneko lore eskaintzan. / ©Foku

German Rodriguezen oroitarriko plakari eraso egin diote

Jon Ordoñez Garmendia - Ion Orzaiz

Sanferminak 78 gogoan elkarteak gogoratu du Memoria Leku dela oroitarria eta legeak agintzen duen modura jokatzeko eskatu die erakundeei.

Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

Gurutze Gorria izurdearen gorpua uretatik ateratzen, atzo, Getariako (Gipuzkoa) Malkorbe hondartzan. ©Gipuzkoako Gurutze Gorria

Izurde bat hilda topatu dute Getarian

Berria

Bi metro inguru neurtzen zituen, eta ikertu egingo dituzte heriotzaren zergatiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...