SALBUESPENAK

2023ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Hiru dira euskal presoen egoeran zuzenean eragiten duten salbuespen legeak.

7/2003 legea
Zigor urteak. 30 urtetik 40ra luzatu zituzten gehienezko espetxe urteak, lege horrekin.
Baldintzak. Zigorraren erdia bete behar dute presoek hirugarren gradua eskuratzeko, eta hiru laurdenak baldintzapean aske geratzeko.
Adierazpena. Baldintzapeko askatasuna edota hirugarren gradua eskuratzeko, barkamen adierazpen bat egiteko edo aldeko txosten bat izateko betebeharra ezartzen du.

7/2014
Zigor batuketa. Frantzian betetako zigor urteak Espainiako zigorretan kontuan hartzeko baldintzak gogortu zituen.

5/2003
Auzitegi Nazionala. Presoen gaineko erabaki oro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren esku geratzea eragin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.