DARWIN ETA GU

Aresti ametsen hilerrian

Jose Mari Pastor -

2020ko urriak 24

Bisita gidatua egingo dute gaur Polloeko hilerrian, euskaraz. Donostiako Udalak antolatu du. Euskara berpiztu egingo da, tarte batean behintzat, hilen artean bada ere —ez, ez da Alfred Hitchcock-en film bat, lasai egon—. Hilerri bati egindako edozein bisita hausnarketa iturria izan daiteke. Ez soilik hilobietan dautzan senide eta lagun maiteei buruz. Gure ibilbideari begirada bat emateko ere balio dezake. Zenbat amets ditugu oraindik bizirik? Zenbat hilda? Izan ere, gorpu-hilerria kontu bat da; amets-hilerria, beste bat.

Esaterako: non dago Euskal Herri askatu eta sozialistaren ametsa? Zenbateraino dago hilda, zenbateraino bizirik? Euskal Herria ez dugu euskalduna, independentea eta sozialista; erabat erdalduna —eta zatika euskalduna— autonomista eta kapitalista baizik —errepasatu azken hauteskundeen emaitzak—. Gure amets horiek zapuztu dizkigute edo zapuzten utzi diegu. «Euskaldun guztiak izan gaitezen anaiak / euskaldun guztiak izan gaitezen berdinak / euskaldun guztiak izan gaitezen libreak». Horixe idatzi zuen Gabriel Arestik Harrizko herri hau liburuan. Noraino bete da Bilboko poetaren ametsa?

Euskal Herri euskalduna nahi genuen. Nola gaude? Euskarak aurrera egin du, baina erdarak askoz ere gehiago: gizartean, kulturan, hedabideetan... Tanta ñimiño bat gara ozeano zabalean. Euskarazko irakaskuntza genuen amets, baina A eta B ereduen fabrikak erdaldun elebakarrak ekoizten segitzen du. Gure agintariek beste alde batera begiratzen dute, bake sozialaren aitzakian babesturik. Erdara barruraino sartu digute; haren ustezko dirdirak itsutu egiten gaitu. Kazetaritza ikasten ari diren gazte euskaldunen ametsa Teleberri aurkeztea da, ez Gaur Egun —beraiek esanda—. Eta zeure buruari galdetzen diozu zer arraio egiten ari zaren gelan, ikasle euskaldunak erdaraz barra-barra ari diren bitartean.

Lurraldetasuna genuen amets, baina ikasle euskaldun horietako askoren buruan Hegoalderik ez dago. Euskal Herria komunitate herria da. Alde batetik EAE dugu; bestetik, Nafarroa. Ipar Euskal Herria ez da existitu ere egiten. Ez ditugu kanpoko mugak eta barne mugak bereizten. Gure iruditerian Pirinioetakoa da nazioarteko muga, ez Revilla jaunaren lurraldekoa.

Sozialismoa aldarrikatzen genuen, baina sozialismoaren arrasto gutxi daude gure gizartean. Are gutxiago testuinguru soziopolitiko eta ekonomiko honetan. «Iberdueroko akzioak sal itzazue», idatzi zuen Arestik, baina Franco hil aurretik joan zen hura. Geure burua finantzetan trebatu dugu geroztik, burtsan inbertitzeko. Kapitala humanizatu egin dela sinetsarazi nahi digute orain. Erosotasun digitala dakarren aurrerapen teknologikoari humanismo digitala deitzen dio Bankiak. Bai, morroi batek 24 orduz Whatsappen bidez gure dirua xurgatzeko erraztasunak izatea humanismoa da, horixe. Nork agintzen du bankan? Montaignek ala Goirigolzarrik eta Neguriko jendeak? —Azkuek asmatu zuen Getxoko eskualde horrentzako izena, eta Arestik txantxetan esan zuen egokiagoa izango zela lekuak Euskaltzaindiko buruaren bigarren abizena hartu balu: Aberasturi—.

Amnistia nahi genuen, eta kartzelek beteta segitzen dute. Bitartean, Rafael Verak torturarik ez dela izan esan dezake kopeta zimurtu gabe telebistan eta faxistek frankismoaren zeharkako apologia egin Espainiako Kongresuan eta Meliton Manzanas omendu. Ez aipatu bertan Jose Migel Beñaran Ordeñanaren izena, barrura joango zara eta. Bata estatu frankistako torturatzailea izan zen; bestea erregimen haren kontra borrokatu zen.

Ametsak. Gehienak hilak. Hala ere, bada salbuespenik, eta horrek esperantza izpi bat pizten du. Elixabete Garmendia eta Josu Landa euskal prentsari buruz mintzatu ziren iaz, Durangoko Azokan. Borroka gehienak galdu dituela azaldu zuen Landak. Garaipen bakarra aipatu zuen: euskarazko egunkariaren aldeko borroka, euskaltzale eta abertzale askok proiektuan sinesten ez zuten arren. Amets horri esker idazten ari naiz gaur, irakurle maite hori.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria ©Jesus Diges / Efe

Nafarroak sei-hamar lagunen arteko topaketak baimendu nahi ditu Eguberrietan

Edurne Begiristain

Osasun kontseilariak esan du mugaren itxierarekin «malgu» jokatu nahi dutela, familia bereko kideak elkartu daitezen.

Makazaga eta Ormaetxea, Zabalganako eskolaren atarian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Euskaraz heztearen garrantzia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gurasoek umeekin euskaraz aritzearen garrantzia azpimarratu dute, nahiz eta leku batzuetan «zailagoa» dela aitortu. Hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzte, hala nola beste gurasoekin.

<b>Konfinamendua.</b> Baionako karrikak hutsik, eta dendak itxita konfinamendu garaian. ©BOB EDME

Larunbatetik aitzina dendak irekiko dituzte Iparraldean

Maria Ortega Zubiate - Oihana Teyseyre Koskarat - Paulo Ostolaza

Jatetxeak ez dituzte urtarrilaren 20a aitzin zabalduko, baina ostatuentzako eperik ez dute eman. Madrilek aurreratu du etxeratzeko orduei eutsi nahi diela Eguberrietan

Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek egindako agerraldia, gaur goizean ©Emakunde

Ertzaintzak indarkeria matxistaren 5.518 kasu atzeman zituen iaz

Irati Urdalleta Lete

Azaroaren 25 dela eta, mugimendu feministak hainbat mobilizazio antolatu ditu arratsalderako. Goizean egin dituzte agerraldiak Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna