Irudia. Bilbo

IMQko langileek segurtasun neurriak eskatu dituzte

ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko apirilak 7

Elkarretaratze bat egin zuten atzo IMQ osasun zerbitzuko enpresaren klinika batzuetan, asteburuan hildako lankidea gogoan. IMQ Zorrozaurre ospitaleko erizain laguntzaile bat hil zen larunbatean; koronabirusak kutsatuta zegoen, eta etxean berrogeialdian zegoela iktus bat eduki zuen. Lankideek enpresari eskatu diote bermatzeko segurtasun neurriak: babes tresnak jartzeko langileen esku eta koronabirusaren testak egiteko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Adineko batzuk paseoan, Bizkaiko zahar etxe batean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Beste 499 kasu Hegoaldean: arduraz jokatzeko eskatu dute agintariek

Olatz Esteban Ezkati

Jaurlaritzako agintariek eta hiriburuetako alkateek iragarri dute neurri zorrotzagoak hartzeko prest daudela. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan ostegunean baino 30 gaixo gehiago daude

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna