HILBERRIA. Veronica Forque

Komediaren ahots berezia

JERO MORALES / EFE.
Andoni Imaz.
2021eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Veronica Forque aktoreak (Madril, 1955 - 2021) 17 urterekin egin zuen debuta zineman, Mi querida señorita filmean (1972). Arrakasta, baina, 1984an lortu zuen, Pedro Almodovarren ¿Qué he hecho yo para merecer esto? filmaren ondotik. Pelikula askotan aritu zen ondorengo urteetan, komedian batez ere. Lau Goya sari irabazi zituen, besteak beste, Bajarse al moro (1989) eta Kika (1994) filmetan egindako lanagatik. Azken urteetan, telebistan eta antzerkian aritu zen gehiago. Atzo, hilik aurkitu zuten etxean; bere buruaz beste egin zuen, Poliziak uste duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.