The Sea Urchins

'Stardust'

Diskoetxea: 1972 Records.

2023ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Benetako pop independentearen zaleek besoak zabalik jasoko dute bilduma hau. Sarah Records diskoetxe artisauak 1992an argitaratua, jatorrizko edizioa ehunka euroan saltzen da bigarren eskuko merkatuan. Hori dela eta, berrargitalpen hau garestia izanagatik ere, sekulako albiste ona da jangle pop estiloko doinu burbuilatsuen jarraitzaileentzat. Diskoak sasoiko xarma bera gordetzen du; hau da, 1960ko hamarkadako pop eta psikodeliatik edaten duten ile-kopetadun nerabeen melodia erakargarri bezain hauskorrak. Diskoaren azaleko oharrak Television Personalities taldeko lider Daniel Treacyk idatzi zituen, 1992an; datu esanguratsua, ezbairik gabe. Laburbilduz, 2023ko pop disko onena izango dena 1992an loratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.