Pedro the Lion

'Havasu'

Diskoetxea: Polyvinyl.

2022ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Sorpresaz argitaraturiko Havasu lan berriarekin bere nerabezarora itzuli da Pedro the Lion ezizenarekin ezagutzen dugun David Bazan musikaria. Phoenix aurreko lanaren jarraipena dela esan du, eta baita oraingo honek ondorengo bat edo beste izango duela ere. Hasiera batean akustikoa izateko asmotan, sortzen joan zen heinean elektrikorako forma hartzen joan zen, betiere bere folk doinuak askorik harrotu gabe, protagonista nagusiak ahotsa eta gitarra izanik, bateriaren presentzia ere nabarmena den arren. Nahiko lan lineala da, orekatua eta gorabehera askorik gabekoa, baina ez horregatik aspergarria edo monotonoa. Abesti ederrez osatutako lana da zinez, aurrekoaren bidetik, aurrera jarraitzen duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.