Albistea entzun

Danger Mouse & Black Thought

'Cheat Codes'

Diskoetxea: BMG.

Julen Azpitarte -

2023ko urtarrilak 15

Danger Mouse ekoizlearen eta The Roots hip-hop taldeko MC nagusi Black Thought-en arteko elkarlan hau iazko abuztuan argitaratu izanagatik ere, berandu iritsi da nire disko-jogailura, eta, bai, 2022ko disko beltz onen zerrendetako goiko postuetan kokatu da. Bi maisuen arteko lankidetzak souletik, funketik zein hip-hopetik edaten duten dozena bat doinu koloretsu biltzen ditu. Black Thoughen ahotsaren inguruan ardazten da grabazioa, baina emaitza psikodelikoa da, kaleidoskopio koloretsu bat. Horren adierazle, Aquamarine doinuak haizatzen duen pop lisergikoa, zeinetan The Roots-eko abeslariaren errimak Michael Kiwanukaren melodiekin kiribiltzen diren. Entzule oro txolinduko du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

'Lavinia' antzezlaneko aktore taldea ©Arriaga antzokia

'Lavinia' obraren estreinaldia atzeratu du Arriaga antzokiak

Mikel Lizarralde

Aktoreetako batek atzoko entseguan min hartu zuen, eta bertan behera utzi dituzte gaur eta biharko iragarritako emanaldiak. Maiatzaren 22an estreinatuko du obra Kabia konpainiak euskaraz, eta 24an gaztelaniaz emango du

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava, atzo, Ikuspuntu jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian

Uxue Rey Gorraiz

Ehun film inguru emango dituzte Iruñeko Ikuspuntu jaialdian, hilaren 27tik apirilaren 1era. Peter Nestlerri eskainiko diote atzera begirakoetako bat

Arantza Santestebanen <em>918 gau</em> filma. ©BERRIA
Euskadiko Orkestrak hainbat ikasleren aurrean emandako kontzertua, atzo, Kursaalean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Ravelen 'Bolero' obra interpretatu du Euskadiko Orkestrak, Kursaalean

Miren Mujika Telleria

Lau kontzertu egin ditu denera Euskadiko Orkestra Sinfonikoak azken bi egunetan, Gipuzkoako milaka ikasleren aurrean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...