Kevin Morby

'Music From Montana Story'

Diskoetxea: Dead Oceans.

2023ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Folketik abiatu eta indie, pop eta rock alternatibo doinuak jorratzen dituen Kevin Morby musikariak duela pare bat urte konposaturiko abestiz osaturiko disko berria argitaratu du hasi berri den urtean. Texaseko bakarlariak Montana Story filmerako sortu zuen abesti sorta lan baten bildu du orain: Music From Montana Story. Izenburu horrek erakutsi dezakeen bezala, doinu akustikoak dira nagusi, americana ukitu bat dutenak, betiere melodia atsegin eta ahots goxoz inguratutakoak. Ameriketako Estatu Batuetako barnealdeko western filmetako paisaiak iradoki ditzake disko honek, baina lasaitasuna eta patxada ere transmititzen du era berean. Filmerako izanik, kantu batzuk oso laburrak dira, baina disko bat osatzeko ederrak, hala ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.