Jexuxmai Lopetegi

'Ez da horren sinplea'

Diskoetxea: *ZART.

2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Jadanik hamar disko dauzka argitaratuak Zarauzko bakarlariak; gustu onez eta ñabardura dotorez jantziak eta amerikar sustraidun konposizioak izan ohi dira harenak. Barneranzko bidaiak ohikoak dira haren obran, giro pausatuen eta itxuraz sinpleen bila doazenak (Sinplea, Belauna jazz, Hondarreko eguna...), benetan jotzeko aski konplikatuak diren arren. Rock and rolla zainetan darama, ordea, Jexuxmaik; horregatik ez dira falta energiaz betetako kantu oldarkorragoak: Fotomatoian, Pertsonarena... Guztira, rock musikara hurbiltzen diren bost kantu dira, baina denen gainetik, akaso, Hartutako zidorra eta Idazle hilen ostatua, biak ala biak gure protagonistaren kantu borobil horietakoak. Lesbos kantuaren jazz kadentziak daukan tiradizoa ere kontuan hartu beharrekoa da. Lan interesgarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.