Ginger

'Ginger'

Argitaratzailea: Egilea editore.

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Zarautzek euskal musikari asko eman diola jakina da, eta hardcore doinuak errotuta dituen herria dela ere ez da gauza berria. Badira jada hainbat hamarkada estiloaren hainbat aldaeratako talde ugari sortu direla bertan, eta Ginger ere horren adibide dugu. Lehen lana argitaratu dute udaberri honetan, sei abestiz osaturikoa, hitz zorrotzez eta melodia indartsu bezain itsaskorrekin, entzuleen burmuinak, kontzientziak eta gorputzak astintzeko moduko lana osatuz. Indarra eta jarrera sobran daukate, eta dantzaz iraultza egitera datoz, taula gainak eta gure entzungailuak okupatu, eta musikaz gure barruak mugiarazteko asmotan. Lehen lan honetan erakutsitakoak argi uzten digu luzerako datozela, eta guk hemen nahi ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.