Musika. The Parangons

'Abba' / 'Better Man Than I'

Diskoetxea: Altercat.

2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Britainia Handiko Inbasioaren eraginpean, 1960ko hamarkadan eratutako banda nerabea zen The Parangons. 1966an grabatuak, bi kantuok Bobbi diskoetxeak argitaratu zituen urtebete beranduago. Abba ereserki bihurtu da garage-rock eta psikodeliaren zaleentzat; ile-kopetak astintzeko eta azidoa hartzeko soinu banda egokia da, besteak beste The Cynics tadeak moldatua. Hamabi sokako gitarren arpegioekin jantzia, dudarik gabe klasiko hezurmamitu da. Bigarrena Yardbirdsen bertsioa da, fuzz efektuarekin osatua. Bada, Altercat diskoetxe alemaniarrak ofizialki berrargitaratu du luxuzko formatuan: binilozko singlea, Tim Warrenek (Crypt Records / Back From The Gzzrave) masterizatuta eta Mike Staxek (Ugly Things Magazine) idatzitako hamabi orrialdeko liburuxka koloretsuarekin. Pilula toxikoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.