Musika. Helado Negro

'This Is How You Smile'

Diskoetxea: Rvng Intl.

2019ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Miqui Puig musikari katalanak Twitterren egindako aipu baten ondorioz ezagutu dut Helado Negro, alegia, jatorri ekuadortarra duen Roberto Carlos Lange musikari estatubatuarra. Aurreko diskoak entzun ez ditudan arren, azken lan hau zoragarria da. Soul kutsuko ahots ahul bezain epelak zuzendutako kantuak biltzen ditu grabazioak, atmosferikoak eta minimalak, oinarri elektroniko sotilekin eta, besteak beste, piano eta gitarra akustikoekin jantziak. Gaztelaniaz abesten duenean, gainera, doinuek bestelako kutsu latino eta pop zalea erakusten dute. Aspaldi, Dracula izeneko izozki beltza jaten genuen, bada, This Is How You Smile hau polo tropikal hura bezain exotikoa da. Eguzkitsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.