Anna von Hausswolff
'Live at Montreux Jazz Festival'
Diskoetxea: Southern Lord.
Anna von Hausswolff organo jotzaile eta kantautore suediarrak zeresana eman izan du behin baino gehiagotan, egiten duen musika ilun eta pisutsua dela medio, eta organoaren laguntzaz, batzuek erlijio kutsua hartzen baitiote. Are gehiago, deabrua bere hitzetan aipatu izan duenean. Hala ere, bere estudioko azken bi lanetako abestiak zuzenean interpretatuz grabatu zuen Live at Montreux Jazz Festival, eta izugarria da nola harrapatzen zaituen, diskoan bertan sartu eta bertan egongo bazina bezala sentiaraziz. Popa, klasikoa, doom zantzuak eta rocka nahasten ditu, ahots xuxurlaria oihuekin tartekatuz, eta, entzuteko erraza ez den lan bat izanagatik, maisuki jo eta grabaturiko zuzenekoa da, borobila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu