Tool
'Fear Inoculum'
Hamahiru urte luzez itxaron behar izan dugu Tool talde kaliforniarrak disko berri bat argitaratzeko, baina azkenean uda amaieran iritsi da Fear Inoculum gure belarrietara. Sortze prozesua inoiz baino luzeagoa izan bada, entzunaldiak ere hala behar du; patxadaz hartu eta arretaz aditzekoa, behin baino gehiagotan. Ohiko rock eta metal doinu progresiboak dira nagusi. 1990eko hamarkadan gorenera eraman zituen esentzia hori mantentzen dute, betiere Maynard James Keenanen ahots berezia nabarmenduz, baina segundo bakar bat ere ez da detaile guztiak zaindu gabekoa. Toolen diskoekin ohikoa zaigun eran, beste unibertso batera bidaiatzea gerta dakiguke irauten duen ia ordu eta erdian, taldearen zaleon gozagarri.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.