Depresion Sonora

'El arte de morir muy despacio'

Diskoetxea: Sonido Muchacho.

2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kasualitatez ezagutu dut Depresion Sonora, Marcos Cresporen proiektu pertsonala. Izenak erakarrita, gaur egun zirkuitu alternatiboetan moda-modan dagoen post-punk disko kontzeptual bat aurkitu nuen. 1980ko hamarkadako doinuak dira nagusi El arte de morir muy despacio debut lan honetan, eta, izenak iradoki dezakeen bezala, hitzetan amorrua, tristura eta ezkortasuna dira nagusi, aspaldian ito gaituzten mezu positibo eta autolaguntza tankerakoen kontra. Vallecasko musikariak (Madril), betiere gitarra eta bateria doinuak presente dituela, duela hiru hamarkada ezagutu genituen lehen elektronika printzak ere erabiltzen ditu, The Cure edota Joy Division erreferentzia dituela erakutsiz, baina lehengo iturritik ur berria dakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.