Musika. Brittany Howard

'Jamie'

Diskoetxea: ATO Records.

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Alabama Shakes taldean ezagutu genuen askok Brittany Howard abeslari estatubatuarra, eta taldearekin horrelako bi disko puska argitaratu ondoren, bakarkako debuterako irrikaz geunden, nahiz eta zein estilotako lana sortuko zuen ez jakin. Bada, inori hutsik ez egiteko modukoa egin du, soularen eta rockaren artean dantzan dabilen Jamie, aurrekoak baino ilunagoa eta sentimenduz beterikoa, bera nerabe zela hil zen ahizpari omenaldi moduan eskainitakoa. Howarden ahots sakonak hasierako momentutik biltzen gaitu, eta berak sorturiko unibertso malenkoniatsu horretan murgilarazten gaitu. Bakarkako disko honekin argi utzi du, abeslari aparta izateaz gain, artista handia ere badela, eta hasi berri duen ibilbidea oso kontuan hartzekoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.