Kurkuma

'Bel3zidorrean Hör'

Diskoetxea: Egilea editore

2022ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rocka oraindik bizirik dago gure herrian, joera berrien artean estilo honi eusten dion talde dezente baitago, eta horietako bat da Kurkuma. Donezteben sorturiko —baina hainbat herritako nafarrez osaturiko— taldeak bigarren lan luzea argitaratu berri du. Stoner eta hard rockak duten presentzia nabariagatik, doinu pisutsuen zaleek gustuko lana aurkituko dute Bel3zidorrean Hör diskoak dakartzan sei abestietan. Pixkanaka bidea egiten ari dira, eta lan honetan hori ere nabari da, kideen arteko talde izaera sendotzen doala transmititzen baitu, ziurrenik zuzenekoetan are argiago ikusiko dena. Bide horri jarraituz, rock eta stoner zaleen artean bere lekua irabaziko duen taldea izango da, zalantzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.