RVG
'Brain Worms'
Diskoetxea: Fire Records.
Romy Vager abeslari eta konpositore australiarrak gidatzen duen taldearen hirugarren lana da Brain Worms hau. Aurreko biak, A Quality Of Mercy (2017) eta Feral (2020), disko txalogarriak dira, betiere pop-rocketik eta post-punketik tiraka. Hirugarren honetan, baina, orain arteko kantu sorta onena idatzi ez ezik, soinurik pertsonalena ere lortu du laukoteak, askotariko sonoritateak eta bitartekoak uztartuz, hala nola giro epikoak, teklatuen presentzia eta hainbat tempotako abestiak. Nabarmentzekoa da Vagerren abesteko gaitasuna, batzuetan urratu, besteetan ezti. Aurtengo disko onenen zerrendan egongo da ezbairik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu