Mica P. Hinson

'I Lie to You'

Diskoetxea: Poderosa Music.

2022ko abenduaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gure inguruan sona dezentea izan arren, azken urteetan Micah P.Hinsonen oihartzuna apalagoa dela esango nuke, edo hala bizi izan dut nik behintzat. Eta, kasualitatez-edo, argitaratu duen azken diskoaren berri izatean entzuten jarri, eta ohartu naiz lehen bezain ona izaten jarraitzen duela. Disko berri honetan hauskorrak diruditen abestiak bildu ditu Hinsonek, nortasunez beteak diren piezak, americana, folk eta indie estiloak nahasten dituztenak. Askotan ez daude countrytik urruti, eta doinu lasaiak konbinatzen ditu betiere. Melodia ederrak osatzen ditu musikari estatubatuarrak, gitarra akustikoa oinarri, eta, batzuetan hitzak hain gozoak ez badira ere, izugarri gustura entzuten da lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.