Musika. Gianmaria Testa

'Prezioso'

Diskoetxea: Incipit.

Andoni Tolosa.
2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Beti da hunkigarria Gianmaria Testa entzutea; gizonezko kantari gutxik xuxurlatu dute italiarraren modu goxo, sakon eta sotilean. Horregatik, pozgarria da haren disko berri bat entzutea, nahiz eta 2016an hil zen kantari bilakatutako tren-geltoki burua. Txikiak dira haren istorioak, egunerokotasunaren poesia anonimo hori. Argitaratu gabeko kantuak bildu dituzte hil ondorengo disko honetan, eta baita La Tua Voce kantuaren bertsio zirraragarria ere Erik Westekin eta Bia Krigerrekin batera. Bere alderik akustiko eta biluziena erakusten du, gehienetan, etxean grabatutako kantu sorta honek. Horregatik iruditu zaigu estimagarria, gorabeheratsua gertatu arren, eta alde batera utzi gabe horrelakoek eragiten duten susmo moduko hori. Nondik atera dira kantuok?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.