Musika. The Top Boost

'Dreaming'

Diskoetxea: You Are The Cosmos

2019ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Vancouver hiriko bikotea da The Top Boost, eta, oraintsu, hiru kantuko EP hau argitaratu du, zeina binilozko formatuan plazaratuko duen hil honen 24an You Are The Cosmos diskoetxeak. Hiru abestiko lana izanagatik ere, aparteko obra da kanadarrena. The Dwight Twilley Band taldearen estetikaz jantzita dator azala, eta horrek ja seinale esanguratsua igortzen dio entzuleari, hiru kantuak power popean eta psikodelian bustita baitaude. Big Star bandaren itzal klasikoa, Paisley Underground eszenako psikodelia, The Byrdesen gitarrak, Beach Boysen ahots harmoniak eta Josh Rousen rock samurra uztartzen dituzte, hiru doinu dirdiratsu jasotzeko. Udan, hondartzarako bidean entzuteko kantutzar eguzkitsuak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.