Musika. Sonic Boom

'All Things Being Equal'

Diskoetxea: Carpark Records.

2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Peter Kember musikari britainiarrak Sonic Boom bakarkako egitasmoa diseinatu zuen bere jatorrizko taldea, Spacemen 3, arrakalatzen hasi zenean. Hala, 1990ean, Spectrum itzal handiko lana argitaratu zuen. Harrezkeroztik, baina, hibernatzen egon da, Kemberrek hamaika proiektutan parte hartzen jarraitu duen arren. Bada, 30 urte igaro diren honetan, Sonic Boom bueltan da elektronika analogikoan bustitako hamar doinu berri hauekin. Diskoa sintetizadore analogikoekin eraikitako burbuila hipnotikoa da, batzuetan zaratatsua, beste batzuetan, berriz, onirikoa. Horretarako drone eta mantrekin jositako pieza luzeak sortu ditu, zeinak naturarekin lotzen diren, batez ere hitzen ondorioz. Mistikoa bezain espaziala, mendekotasuna sortzen duen zurrunbilo bilakatzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.